XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begiak lurrera beiñere biurtzen ez dituan emakumea, ez da ordea lurrean bizi izateko jaio: gizon ameslarien irudimenean bizi izateko bakarrik.

Maria ere maite izan zuan Elizanburu'k.

Maria bai, lurrean bizi izateko jaioa zan, bear bezela Jaungoikoak agindu zuan bezela bizi izateko, lurrera ta zerura begira bizi izateko.

Mendietako alaba, gure baserrietako emakume langille, txukun, polit alai, ariña zan Maria.

Erle bat da Maria etxe barnean
Eta landan orobat hari lanean
Behar denean;
Apaintzeko pulliki bein astean
Niz? Igandean,
Uztai beharrik ez du soinaren pean.

Elizanburu'k, gauza guztientzat maitetasuna agertzen zuan neurtitzetan: pozik bizi zan, zoriontsu.

Ezin ezer eska zezakean: berekin zuan dena, etzuan ezeren bearrik.

Poztasun ori eramaten zuan bere neurtitzetara ere: orra zer dala ta ain gogoz irakurtzen ditugun Elizanburu'ren neurtitzak.

Nai ainbat ezin irakurri ditugu ordea.

Elizanburu'k egindako neurtitzak, beste askorenak bezela, banatuta dabiltz bakoitza bere aldetik.

Baña entzen detanez, Elizanburu'ren neurtitz ederrak billatu, bildu ta batean azalerazteko arloa artu du norbaitek.

Lan ederra izango da orixe; ederra ta bearrezkoa.

Euskalerriko ereslarien neurtitz geienak or dabiltz banatuta, bat emen bestea an, alkarrengandik urruti.

Billatu, bildu ta saill batean argitaratuko dituanak, ez dio euskerari aurrerapen txikia emango.

¡Betoz, ba, len-bai-len Elizanburu'renak!.

GREGORIO DE MUJICA.